Ekainaren 5ean independentziaz egingo den herri galdeketa babesteko lipduba grabatuko da larunbatean. 18:00etan plazan elkartzeko deia egin du Hitzartuk, eta segindan hasiko da lipdubaren grabaketa. Elizkalean hasi eta Erdikalean gora, plazan bukatuko da errodajea. Herriko hainbat taldetako kideek grabaketan parte hartzeko deia egin dute, eta norbanakoek ere eman dezakete grabaketarako izena
hitzartulipdub@gmail.com helbidera idatzita edo Gure Esku Dagoren lokalera bertaratuta. Izena eman gabe ere hartu ahalko da parte.