Azpeitiko emakumeek ikasturte bukaerako jaialdia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko mai. 20a, 21:11

Udaleko Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak antolatuta, emakumeen ikasturte amaierako jaialdia egin dute gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. 18:30ean hasi da Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra emanaldia. Ondoren, Kapulana bat zintzilik saioa eskaini du Miren Amuriza bertsolariak, eta Mozanbikera egindako bidaiatik sortutako istorioa kontatu du bizkaitarrak bertsoz eta hitzez. Azkenik, Bollywood dantza ikuskizuna eskaini dute hainbat herritarrek. Jaialdiaren helburua da Jabetze Eskolako ikastaroetan eta ekimenetan parte hartu duten emakumeek ikasitakoa herriratzea. Jaialdia bukatu ostean, batukadarekin poteoa eta afaria egingo dituzte. Hona hemen, jaialdiko argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide