Gaur, ostirala, Sahararen aldeko manifestazioa egin dute dozenaka lagunek Azpeitian. Frente Polisarioaren sorreraren 43. urteurrena izango da gaur eta "saharar herriaren injustizia egoera gogoratzeko eta salatzeko" antolatu du mobilizazioa Khamar Sahararen Aldeko Taldeak.
"Batzuetan ahaztu egiten zaigun arren, lurralde okupatuetan bizi diren sahararrek jasaten duten errepresio bortitza salatu nahi dugu; besteak beste, lanpostuak bilatzeko zailtasuna, eskoletako diskriminazioa, giza eskubideen aldeko borrokan ari den jendearen atxiloketak eta desagertzeak", azaldu dute Khamarreko kideek. "Ez dugu ahaztu behar, lehenik eta behin, Espainiaren kolonializaziopean izan zela Sahara; ondoren, Mauritania eta Marokorenpean; eta gaur egun Marokok okupatuta duela", azpimarratu dute.
Hemen, manifestazioko argazki bilduma: