Epaitegiak ez du onartu Azpeitiko Udalari presoen senideei emandako laguntzengatik jarritako helegitea

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 12a

Udalak esan du 2014ko helegitea prozedura arrazoietan oinarrituta irabazi duela, eta jakinarazi du beste hainbat urtetan emandako diru-laguntzak ere errekurritu dituztela. Udaleko kideek esan dutenez, laguntza horiek "dispertsioak" eragindakoak dira.

Azpeitiko Udal Gobernuko kide batzuk.

Azpeitiko Udalak presoen senideei espetxeetara egiten dituzten bidaietarako emandako diru-laguntzen harira, Azpeitiko alkateak 2014ko uztailean sinatutako dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu zuen urte hartan bertan Espainiako Estatuko Abokatuak. Bi urte geroago iritsi da Donostiako 2. Administrazio Auzitegiaren epaia, eta auzitegi horrek ez du laguntzen aurkako helegitea onartu. Udalak esan du 2014ko helegitea prozedura arrazoietan oinarrituta irabazi duela.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, beste hainbat urtetan emandako diru-laguntzak ere errekurritu dituzte. Udaleko kideek esan dutenez, laguntza horiek "dispertsioak" eragindakoak dira: "Giza-eskubideen urraketatzat jotzen du Azpeitiko Udalak presoen dispertsioa; eta, neurri batean, senideei sortutako kalte ekonomikoak konpontzen lagundu nahi dugu laguntza horien bidez”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide