Argentinako Saladillo hiriko diputatu Ricardo Lissalde Azpeitiko udaletxean izan da

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 9a

Paulina Lorda eta Oscar Luques euskal jatorriko argentinarrekin egin du bisita udaletxera Lissaldek, eta Udal ordezkariek harrera egin diete.

  [caption id="attachment_298936" align="aligncenter" width="300"]Argentinako Saladillo hiriko kideak eta Azpeitiko Udal ordezkariak. Argentinako Saladillo hiriko kideak eta Azpeitiko Udal ordezkariak.[/caption] Argentinako Saladillo hiriko diputatu Ricardo Lissalderen bisita izan dute gaur, astelehena, goizean, Azpeitiko Udal ordezkariek. Paulina Lorda eta Oscar Luques euskal jatorriko argentinarrekin egin du bisita Lissaldek, baina ez zen Azpeitira bidaiatzen zuten aurreneko aldia; izan ere, duela aste batzuk ere herrian izan ziren, Argentinatik Euskal Herria ezagutzera etorritako talde batekin. Gaur ziren Argentinara itzultzekoak, baina hara abiatu aurretik udal ordezkariak agurtu nahi izan dituzte, eta Eneko Etxeberria alkatearekin eta Estitxu Elduaien eta Agustin Lizarralde zinegotziekin egon dira. Besteak beste, detaile batzuk elkarbanatu eta harremanetan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide