Elikadura jasangarriaz hitz egin dute Azpeitiko ikasleek Agenda 21eko udaletxeko bilkuran

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 9a

[caption id="attachment_298908" align="aligncenter" width="300"]agenda 21_content Ikasleak, irakasleak eta udal ordezkariak. (Azpeitiko Udala)[/caption] Agenda 21ean parte hartzen duten Azpeitiko lau ikastetxeetako ikasleak udaletxean izan ziren joan den ostegunean, alkateari eta udal ordezkariei ikasturtean zehar landutakoren berri emateko. Iaz hasitakoarekin jarraituz, elikadura jasangarria izan zuten hizpide, eta ikasturtean zehar gai horren bueltan egitasmo ugari egin dituztela azaldu zioten ikasleek Eneko Etxeberria alkateari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide