
Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak taldeak Bigarren B mailara igotzeko faserako txartela lortu du gaur, zapatua, Vitoria 2 eta 1 mendean hartu ostean. Oraingoz, eta denboraldia bukatzeko partida, sailkapeneko hirugarren postuan da Pablo Turrillasek zuzentzen duen taldea. Datorren astean jokatuko dute azken neurketa, sailkapenean bigarren postuan den Bermeoren kontra.
Gaurko neurketako aurreneko gola Mikel Landak egin du lehen zatiko 18. minutuan. Bigarrena minutu gutxira iritsi da; 21. minutuan egin du Iker Muruak. Bigarren zatian sartu dute 2 eta 1ekoa Aurrera Vitoriako Garmendiak. Jende ugari izan da Garmendipen, etxeko taldea animatzen.
Lagun Onakek honako hamaikako hau zelairatu du partidaren hasieran: Otaño, Elustondo, Tena, Murua, Goiko, Julen, Landa, Iparra, Aizpuru, Otamendi eta Aranburu.
Partida amaitutakoan ekainaren 5ean Azpeitian egingo den herri galdeketari babesa adierazteko argazkia atera dute jokalariek eta entrenatzaileek.