[caption id="attachment_298677" align="aligncenter" width="300"]

Proba nagusiko emakumeen eta gizonen podiuma.[/caption]
Arratsaldeko laurak puntuan hasi da Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Izarraizko XII. Mendi Lasterketa. 100 lagun pasatxok hartu dute parte 21 kilometroko proban, eta bi ordu azpitik behar izan ditu lehen lasterkariak plazako metara iristeko. Walter Becerra zestaoarra izan da azkarrena (01:58:48) gizonetan eta Maite Fraile (02:30:35) uhartearra emakumeetan. Proba nagusian bigarren azkarrenak Jon Alberdi (02:06:00) zestoarra eta Maite Etxezarreta (02:43:07) azpeitiarra izan dira, eta Ioritz Conde (02:07:01) elgoibartarrak eta Sonia Alonso (02:57:29) oriotarrak osatu dute proba nagusiko podiuma.
16:30ean hasi da aurrenekoz egin den 11 kilometroko proba herrikoia. 6o bat lagunek hartu dute parte lasterketa horretan eta Gorka Agirrezabaldegi (01:10:22) debarra eta Vanessa Galarraga (01:27:01) errezildarra izan dira irabazleak. Bigarren egin dute Jon Aramendik (01:10:53) eta Garbiñe Zapirain (01:27:56) zarauztarrak, eta hirugarren postuan helmugaratu dira Unai Artola (01:11:08) villabonarra eta Josune Unanue (01:34:26) azpetiarra.
Mendi lasterketaren barruan, ekainaren 5ean egingo den independentziaren aldeko herri galdeketa babesteko erronka egin dute Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat parte-hartzailek, eta Azpeitiak irabazi du 23 minutuko aldearekin.
Lasterketa nagusiko sailkapen osoa ikusteko egin klik
hemen. Proba herrikoarena ikusteko, berriz,
hemen.
[flickr_set id="72157668090965985"]