[caption id="attachment_298285" align="aligncenter" width="300"]

Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria, Agustin Lizarralde zinegotzia eta Estitxu Elduaien zinegotzia. (Maialen Etxaniz)[/caption]
Sustapen Planaren baitan, 40.000 euro bideratuko ditu Udalak Merkataritza eta lehen sektorea indartzera. Lehen sektoreko enpresek jaso ahal izango dute diru-laguntza, baita merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak Alde Zaharrean, Nuarben eta Urrestillan jartzen dituztenek ere.
Agustin Lizarralde zinegotziak azaldu duenez, "helburua da herriko lehen sektorea eta merkataritza indartzea", eta horretarako hiru lerrotan banatuko dituzte diru-laguntzak. Alde batetik, onuradunak izango dira langabezian dauden herritarrak kontratzen dituzten enpresak. Hiru hilabeteko kontratua egiteagatik, 600 euroko diru-laguntza jasoko dute. Aldiz, sei hilabeteko kontratua egiteagatik 1.200 euro eskuratuko dituzte.
Establezimenduetan eta instalazioetan egiten diren inbertsioak ere diruz lagunduko dituzte. Hain zuzen, gastuen %30ean lagunduko du Udalak. Dendetan berrikuntzak egiteagatik ere diru-laguntzak emango dituzte, 1000 eta 3000 euro bitartean.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Uztarria.eus-en.