Ekaina bukaera arteko asteburuetan zabalik izango da Loiolako liburutegia

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

Asteburu honetan zabalduko dute aurrenekoz, eta asteburu guztietan honako ordutegi hau izango du: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara.

[caption id="attachment_297770" align="aligncenter" width="300"]Loiolako liburutegiko ordezkaria eta Leire Goenaga zinegotzia. (Azpeitiko Udala) Loiolako liburutegiko ordezkaria eta Leire Goenaga zinegotzia. (Azpeitiko Udala)[/caption] Datorren asteburutik aurrera zabalik izango da Loiolako liburutegia. Azken urteetako gisan, Azpeitiko Udalak eta liburutegiko arduradunek akordioa erdietsi dute, eta horregatik izango da zabalik hainbat asteburutan: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak, Santutegiak bezalaxe, zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak.

Horrenbestez, asteburu honetan hasi eta ekaineko azken asteburura arte egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Liburutegiko arduradunek gogorarazi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik, eta ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin beharko direla. Horrez gain, liburutegira sartzeko bertako txartela beharko da, eta, ohi bezala, sarreran zenbakia idazteko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide