Izaro Zinkunegi Kultur Mahaiko teknikaria eta Ainara Larrañaga zinegotzia.[/caption]
Apirilaren 18an bukatu zen Sorkuntza Beka eskatzeko proiektuak aurkezteko epea, eta guztira hamar proiektu aurkeztu dituzte. Ainara Larrañaga zinegotziak azaldu duenez, Azpeitiko Udala nahiz Kultur Mahaia "gustura" daude aurkeztutako proiektu kopuruarekin, eta baita bekak izan duen harrerarekin ere. "Bekak izan duen erantzunak erakutsi digu jendea kultur sorkuntzarako gogoz dagoela”, esan du Larrañagak.
Udaleko Kultura Batzordeko eta Kultur Mahaiko hiruna kidek osatuko dute epaimahaia, eta horiek erabakiko dute bekak nola banatu. Dagoeneko hasi dira proiektuak aztertzen, eta maiatzeko bigarren hamabostaldian jakinaraziko dute epaia.
Aurten jarri dute martxan Sorkuntza Beka Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean. Bekaren helburua da herriko kultur dinamika indartzen laguntzea, norbanakoei beren proiektuak aurrera eramateko diru-laguntza eskainita.