Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kiroldegiko taberna eta jatetxea kudeatzeko interesa dutenek bihartik apirilaren 28a bitartean izango dute proposamenak udaletxean aurkezteko aukera.
Kiroldegiko ostalaritza zerbitzuaren lehiaketa publikoa abian jartzea eta lehiaketaren pleguak aho batez onartu zituen Azpeitiko Udalak joan den apirilaren 5an egindako udalbatzarrean. Lehiaketa publikoaren deialdia gaur, hilak 13, argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), eta kiroldegiko taberna eta jatetxea kudeatzeko interesa dutenek bihartik apirilaren 28a bitartean izango dute proposamenak udaletxean aurkezteko aukera.
Udalak kiroldegiko taberna kudeatzeko lau urterako kontratua eskaini du, eta, sei urtera arte, urtero luzatzeko aukera izango du kudeatzaileak. Lehiaketaren inguruko informazio edota argibide gehiago nahi dituenak udaletxera jo behar du, 943 15 72 00 edo 943 15 71 98 telefonoetara deituta edo iartola@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzita.