Jendetza, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak antolatutako moda desfilean

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

IMG_1438 Gaur, igandea, arratsaldean moda desfilea izan da Sanagustin kulturgunean. Jendetza bertaratu da Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Want Kooperatibaren laguntzarekin antolatutako hitzordura. Herriko dendetako jantziak eta osagarriak izan dira ikusgai desfilean, eta, guztira, 60 lagun aritu dira modelo lanetan. Xanti Agirrezabalak gidatu du saioa eta Ekain Ibargurenek malabareen emanaldia egin du deskantsuan. Azpeitiko 18 dendak hartu dute parte desfilean, hala nola Babesa Gazte Moda, Zuri-Beltz, Ilargi, Saltoka, Kukua, Romaes, Tilin-Talan, Biur, Otola, Arrospide, Amelie, Arantxa haur jantziak, Haurtxoa, L. Xaxarki, Irene Altuna loradenda, Koket, Pipes eta Luix Beltza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide