Santi Perez, Agustin Jimenez, Martin Fiz eta Rodrigo Moro, Torre-Zurin. (Julene Frantzesena)
Gaur, zapatua, zabaldu dute
Azpeitia-Azkoitia Maratoi Erdiaren edizio desberdinetako argazkiekin osatutako erakusketa Azkoitiko Torre-Zuri aretoan. Bertan izan dira Martin Fiz lasterkaria,
Fiz. Puro maraton dokumentalaren egile
Rodrigo Moro, Santi Perez, Agustin Jimenez maratoi erdiaren antolatzailea, Azkoitiko Udaleko ordezkariak eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak. Izan ere, azken horiek egindako irudiekin osatu dute erakusketa, eta gaur 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Bihar, igandea, berriz, 12:00etan zabalduko dituzte ateak eta 14:00ak arte izango da irekita. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik 20:00etara.
Behin erakusketa zabalduta, 12:00etan, Fiz. Puro Maraton dokumentala eskaini dute Baztartxo antzokian. Eta, ondoren, mahai-ingurua egin dute Martin Fizez, Alberto Juzgadok eta Santi Perezek. Moderatzaile lanak, berriz, Maria Jesus Silvano kazetariak egin ditu.