Igandetik desagertuta dagoen 84 urteko gizonezkoaren autoa aurkitu dute Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko api. 5a, 11:25

Urola kalean aurkitu dute Idelfonso Alustiza tolosar frantziskotarraren autoa.

(Berria.eus) Igandetik desagertuta dagoen Idelfonso Alustiza 84 urteko zeraindarraren autoa aurkitu du Azpeitiko Udaltzaingoak gaur, asteartea, goizean, Azpeitiko Urola kalean. Hala jakinarazi diote Azpeitiko udaltzainek Urola Kostako Hitzari. Autoa aurkitu badute ere ez dute Alustiza frantziskotarraren berririk, eta haren bila ari da Ertzaintza. Igandean Azpeitian bazkaldu zuen hark senideekin, baina arratsaldetik ez dute haren berririk. Tolosako komentutik deitu zieten familiakoei, Alustiza ez zela iritsi jakinarazteko. Horren berri izan ostean, ertzain etxean nsalaketa jarri zuten frantziskotarraren senideek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide