Sanjuandegiko bizilagunen babesa jaso du ekainaren 12ko herri galdeketak

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko mar. 5a, 13:14

(Oihan Amezua) Hitzartuk ekainaren 12rako antolatu duen independentziaren inguruko herri galdeketak Sanjuandegi auzoko ehundik gora bizilagunen babesa jaso du. Igerilekuaren aurrean atera dute argazki jendetsua, eta ondoren mokadua egin dute Sanjuandegiko auzo elkartean. Haritz Garmendiak bi bertso bota ditu argazkia atera aurretik, eta Sanjuandegin bizi den saharar batek hitza hartu du ondoren. Ekainaren 12an egingo den herri galdeketarako sinadurak biltzen jarraitzen dute Hitzartukoek. Dagoeneko gainditu dute galdeketa egin ahal izateko jarri zuten 1.500 sinadurako erronka, baina atxikimenduak jasotzen segituko dute martxoaren 12ra bitartean. Datorren zapatuan bukatuko dute sinadura bilketa plazan, 19:30ean; eta bertan kontatuko dituzte jaso dituzten guztiak. Ondoren, 20:00etan, kriseiluak aireratuko dituzte Zelai Luzen. Gure Esku Dago eta Hitzartuko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte kriseiluen gauean parte hartzera. Kriseiluak salgai daude dagoeneko Gure Esku Dagoren lokalean; astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era, eta astearte eta larunbatetan, 10:30etik 12:30era. 2,5 euroren trukean erosi ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide