Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beka ematerakoan kontuan izango dute egitasmoaren kalitatea eta elkarteak bere jarduera eremuan eginiko ibilbidea. Beka lortzen duen proiektuak 3.000 euroko laguntza izango du.
Joxe Takolo beka eska daiteke dagoeneko Azpeitiko Udalean, martxoa bukatu bitartean. Erakundearen arabera, mendizaletasunarekin lotuta dauden "maila handiko" proiektu "originalak" bultzatzeko asmoz sortu zuten Joxe Takolo beka, eta horretan jarraitzen dute. 2001ean jarri zuten diru laguntza, Joxe Urbieta Takolo Azpeitiko mendizale zenaren omenez.
Beka lortzen duen proiektuak 3.000 euroko laguntza izango du, eta honakoek finantzatuko dute: Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak. Diru laguntza eskatu dezakete Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste hainbat eratako elkarte eta taldeek.
Erakundeetako ordezkariek eta adituek batzorde tekniko bat osatuko dute, aurkezten dituzten proiektuen artean onena edo oinarrietara ondoen moldatzen dena aukeratzeko. Beka ematerakoan kontuan izango dute egitasmoaren kalitatea eta elkarteak bere jarduera eremuan eginiko ibilbidea. Horrez gain, honako irizpideak kontuan izango dituzte: partaide kopurua, jardueraren iraupena, zabalkundea, finantzabidea, jarduera antolatzeko azpiegiturak eta giza baliabideak.
Patagoniara bidean
Joan den urtean Joxe Takolo beka jaso zutenak abiatzear dira Txileko Patagoniara, Hoste uhartera, ikerketa eta alpinismoa bateratuz, glaziarrak ikertzera.