Elegante Eguna ari dira ospatzen gaur Azpeitian. Asteartea bitartean ez festa girorik faltako herrian.
Eguraldia lagun hasi dira azpeitiarrak Elegante Eguna ospatzen. Jendetza atera da kalera eguerdi partean dotore jantzita. Artzain-inudeek ere urteroko kalejira egin dute, sansebastianetako karrozak eta danbor talde batek lagunduta. Arratsaldean, besteak beste, sokamuturra eta Skandalue elektrotxarangaren kalejira izango dira.
Beraz, Azpeitia murgildu da jada karnabaletan, eta festak ez du etenik izango asteartea bitartean.
[flickr_set id="72157664245034451"]