Sanagustin goraino bete da Azpeitiko Udal Musika Bandaren karnabaletako kontzertuan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Jendez goraino bete da Sanagustin kulturgunea gaur, larunbata, Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak eskainitako karnabaletako kontzertuarekin. Inauterietako abestiak eskaini dituzte 19:00etan hasi den emanaldian, eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan ateratako irudiak izan dituzte lagun oholtza gaineko pantailan. Azken urteetan Elegante Eguna baino astebete lehenago, igandez, eman izan du kontzertua musika bandak, baina aurten egunez aldatzea erabaki dute, eta gaur, zapatua, eskaini dute. Dena prest da, beraz, karnabaletarako. Ordu gutxi barru lehertuko da festa Azpeitian. Izan ere, bihar, igandea, Elegante Eguna izango da, eta asteartea bitartean izango da zer gozatu herrian. Hemen, egitaraua osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide