Argazki galeria: Euskal Inauterien kalejira egin dute Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Azpeitia murgildu da karnabal giroan. Euskal Inauterien kalejira egin dute Azpeitiko Ikasberri Ikastolako umeek eta irakasleek, Alde Zaharrean.

Azpeitiarrak hasi dira karnabaletarako motorrak berotzen. Izan ere, urteroko legez, Euskal Inauterien kalejira egin dute Azpeitiko Ikasberri Ikastolako umeek eta irakasleek, Alde Zaharrean. Bihar, zapatua, inauterietako egitarauaren baitan, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Igandean, berriz, Elegante Eguna izango da, eta astelehenean eta asteartean ere ez da festa girorik faltako Azpeitian. [flickr_set id="72157662012214443"]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide