Iritsi da San Sebastian bezpera, eta ia dena prest da helduen danborradarako. Horren erakusle da atzo, astelehena, ehunka lagunek egin zuten danborradako hirugarren eta azken entsegua. Helduen danborren desfilean joko dituzten pieza guztiak entseatu zituzten atzokoan. Bestalde, umeek ere atzo egin zuten biharko danborradarako azken entsegua, Izarraitz pilotalekuan.
Gaur, San Sebastian bezpera, 22:15ean hasiko da helduen danborrada Bustinzuriko Errebaletik eta Artzubitik. Umeen danborrada, berriz, bihar, San Sebastian egunez, izango da, 12:30ean hasita.
[flickr_set id="72157663539225072"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide