Gaur, astelehena, egingo dute umeek eta helduek danborradako hirugarren eta azken entsegua. Helduena plazan egitekoak dira, baina eguraldi txarra egiten badu, Izarraitz pilotalekuan izango da.
Danborradako entseguak iritsi dira azken txanpara. Gaur, astelehena, egingo dute hirugarren eta azken entsegua umeek nahiz helduek. Umeena 16:00etan izango da Izarraitz pilotalekuan. Helduena, berriz, plazan dira egitekoak, baina eguraldiak laguntzen ez badu, Izarraitz pilotalekuan izango da, 21:00etan hasita.
Bihar, San Sebastian bezpera, 22:15ean hasiko da helduen danborrada Bustinzuriko Errebaletik eta Artzubitik. Umeen danborrada, berriz, etzi, San Sebastian egunez, izango da, 12:30ean hasita.