Ilunpe pilota elkartea babesle bila ari da, eta hilaren bukaera arte ireki dute epea

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 8a

Talde bezala egonkortzeko "beharrezkotzat" ikusten du pilota taldeak babesleen ekarpena.

Ilunpe pilota elkartea babesle bila ari da, "mailarik gorenean egonkortzeko" helburuarekin. Elkarteak egitura sendotu nahi duela jakinarazi dute, "arrakastaz beteriko urte baten ostean". Horretarako, ordea, elkarteak "beharrezko" ikusten du babesleen laguntza. Interesa dutenek urtarrilaren 31 bitartean jakinarazi beharko dute, 627-08 46 67 telefono zenbakira deituta. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Herriarteko Txapelketak irabazi zituzten Ilunpeko pilotariek, eta "herrian txertatutako" kirol elkarte bateko babesle izatea "aukera bikaina" dela nabarmendu dute.

Entrenamenduak hastear dira

Urte berriarekin batera, entzrenamenduak hasi dituzte Ilunpeko kideek. Aurre-benjamin mailako pilotariek larunbatean, hilaren 16an. Gainontzeko mailek mantendu egingo dituzte 2015eko ordutegi eta egutegiak. Lehen aldiz pilotan hasi nahi dutenei ere Frontoi Txikira agertzeko esan diete. Bestalde, bi partida jokatuko dituzte gaur, ostirala, Frontoi Txikin: Lehen mailako infantilak: Aimar Egiguren eta Josu Labaka, hernaniarren aurka. Lehen mailako kadeteak: Haritz Aranbarri eta Mikel Unanue, tolosarren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide