Erregeen kabalkada lagundu dutenei eskerrak eman dizkie Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 7a

Joan den urtarrilaren 5ean egindako kabalkada prestatzen aritu zirenei eta bertan parte hartu zutenei eman dizkie eskerrak Udalak.

Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie joan den urtarrilaren 5eko Erregeen kabalkada antolatzen aritu zirenei eta bertan parte hartu zuten guztiei. "Zuen laguntza eta borondatea ezinbestekoa izan da horrelako ekimen berezia antolatu eta aurrera eraman ahal izatek0", azaldu du Udalak. Erakundeak eskerrak eman dizkie Bankinterri, Bankoari, BBVAri, Caixari, Caja Rurali, Eroskiri, Kutxabanki, MRWri, Super BMri, Bertan Merkatal Elkarteari, Zezen Beltz Elkarteari, Trenaren Museoari, Laboral Kutxari eta borondatez laguntzen aritu diren guztiei. Udalak esan duenez, kabalkadaren hurrengo aldietan ere parte hartzaile guztien "laguntza paregabea" izango dutela espero du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide