Estelada jarri dute Azpeitiko udaletxean, Diadarekin bat eginez

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 11

Katalunian Diada eguna ospatzen ari direla-eta, bandera Estelada jarri du balkoian Azpeitiko Udalak. Erakundearen arabera, bat egiten dute "nazioen erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin". "Kataluniako herriak autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidearen alde egindako lana eta emandako pausoak defendatzen ditugu. Euskal Herriarentzat ispilu izan behar dute", azaldu dute Udal ordezkariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide