Jose de Artetxe kalean tratamendua egin dute. (Argazkia: Azpeitiko Udala)
Azpeitiko Udalak herriko gune irristakorretan tratamendu egin du, azpeitiarren eskariei erantzunez; hala nola, Jose de Artetxe, Etxe Alai, Arana Goikoa, Sanjuandegi, Garate Anaia, Ibai Eder, Julian Elorza eta Ibai Ondo auzoetan eta Izarraitz pilotalekuaren eta Baigera I eraikineko sarreretan egin dituzte konponketak. Udalaren adierazi duenez, guztira Azpeitiko zoruaren 2.350 metro karratu tratatu dituzte, eta lanek 19.000 euroko kostua izan dute.
Erortzeko arriskua saihestu
Udalak jakinarazi du iaz herritarren kexak jaso zituela, herrian leku labainkorrak zeudela eta erortzeko «arrisku handia» zutela esanez. Horren aurrean, kexa guztiekin zerrenda osatu du udalak, eta gune horiek guztietan tratamendu berezia egin dute.