Bi pertsona zauritu dira Azkaraten goizean izan den istripuan

Andoni Elduaien

Bi autok elkarren aurka jo dute 07:15 zirenean, eta bi gidari eraman dituzte ospitalera zaurituta. Orain, normaltasuna da nagusi Azkarateko mendatean, zabaldu dituzte-eta bi erreiak. Dena den, Azkarateko errepide zaharrak itxita jarraitzen du, autobus bat bihurgune batean kateatuta baitago. 

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, ostirala, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, ezbeharra izan duten bi autoek elkarren aurka jo dute 07:15 inguruan, eta autoetako gidariak zauritu dira. Larrialdi zerbitzuak gunean bertan aritu dira bi pertsona horiek artatzen, baina, azkenean, ospitalera eraman dituzte biak.

Errepidea normaltasunera itzuli da, dagoeneko zabaldu baitituzte bi erreiak. Dena den, GI-3210 errepideak –Azkarateko errepide zaharra– itxita jarraitzen du oraindik. Autobus bat bihurgune estu batean ez aurrera, ez atzera kateatuta gelditu da, eta hura handik ateratzeko garabiaren zain jarraitzen dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide