Lehen sorospeneko ikastaroa eskainiko du Gurutze Gorriak zapatuan

Nerea Uranga

Lehen sorospen ikastaroa.

Doako ikastaroa izango da, eta ezbehar baten aurrean hartu beharreko oinarrizko neurriak irakatsiko dituzte Azkoitiko Gurutze Gorriko boluntarioek.

Lehen sorospeneko laguntzaren garrantziaz sentsibilizatzeko doako ikastaroa eskainiko du etzi, zapatua, Azkoitiko Gurutze Gorriak. Elkarguneko Oteiza aretoan eskainiko dute saioa, 09:00etatik 13:00etara. Besteak beste, ezbehar baten aurrean hartu beharreko jokabide zuzenak zein diren azalduko dute Gurutze Gorriko boluntarioek.

Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, 670 41 42 87 telefono zenbakira deitu behar da edota azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikora idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide