Azkoitiko Udalak eta Azkoitiko Lagunkoiak sustatuta, Azkoitiko Gizarte Zerbitzuei buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan (18:30). Iñaki Lasa Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikarien buruak eskainiko du solasaldia, Gizarte Zerbitzuak gertutik izenburupean.
Herritarrek beren ongizatea bermatzeko, herritarrek eskura dituzten prestazioak eta zerbitzuak azalduko ditu Lasak biharko hitzorduan. "Gizarte Zerbitzuek, laguntza ekonomikoez gain, programa eta baliabide ugari kudeatzen dituzte adin nagusiko pertsonentzat, gizarte-bazterkeria arrisku egoeran daudenentzat, adingabeentzat eta familientzat, edota genero-indarkeriaren biktimentzat", azaldu du udalak.