Nerea Ariznabarretak ipuin kontaketa saioa eskainiko du abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Aizkibel liburutegian. Egun horretan, HH 5, LH 1, LH 2 eta LH 3 mailetako haurrei zuzendutako ipuin musikatua konatuko du hark musikari batek lagunduta, 18:00etan hasita.
Saioan parte hartu nahi duten haurrek gaurtik abenduaren 2ra arteko epea izango dute izena emateko. Izena liburutegiko harreran bertan edota 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da.