Irekiera jendetsuarekin, martxan dira barrakak

Aitziber Arzallus

Ostiral arratsaldea, barrakak zabalik eta txartelak ohi baino merkeago; plan aproposa izan da haur eta gaztetxo askorentzat, eta sekulako ilararik sortu ez bada ere, jende asko ibili da arratsalde guztian.

Atzo arratsaldean zabaldu zituzten sanandresetarako Trenbidearen Zumardian jarri dituzten barrakak, txartelak ohi baino merkago jarrita gainera, eta haurrek eta gaztetxoek ederki baliatu zuten aukera; jende ugari ibili zen arratsalde guztian.

Hilaren 30era arte egongo dira barrakak herrian. Atzo, Barraken Egunagatik, 1,5 euro balio zuen txartel bakoitzak, baina gainontzeko egunetan 2,5 euroko prezioa izango du, eta 10 euroren truke bost bidaiako bonua eskuratzeko aukera egongo da. 

Azken urteetan bezala, aurtengo sanandresetan ere musikarik gabeko orduak izango dira barraketan; 18:00etatik 19:00etara artean ez dute musikarik jarriko, herritar guztiek "ahalik eta modurik erosoenean" goza dezaten tiobiboez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide