Herri Lasterketak aldaketak eragingo ditu autobusen ibilbidean eta geralekuetan

Mailo Oiarzabal

Lurraldebusen autobus bat. (La Guipuzcoana)

16:00etatik 17:30era bitartean, Altzibarko biribilgunean eta Txerloikoan bakarrik geldituko dira autobusak; herri barruko geltokiak bertan behera geldituko dira ordu tarte horretan.

Raka Maraton atletismo taldeak antolatuta, bihar 16:30ean hasita jokatuko da Azkoitiko 21. Herri Lasterketa. Ohi bezala, hamar kilometroko ibilbideak herrigune luze-zabaleko txoko asko ukituko ditu eta, horrenbestez, lasterketak dirauen bitartean kale askotan moztuko dute trafikoa.

Horrek, besteak beste, eragin zuzena izango du autobusen joan-etorrian. Lurraldebusek jakinarazi duenez, zapatuan, 16:00etatik 17:30era bitartean, Altzibarko biribilgunean eta Txerloikoan bakarrik geldituko dira autobusak; herri barruko geltokiak –San Martin, Munibe eta Julio Urkixo– bertan behera geldituko dira ordu tarte horretan. Lurraldebusen UK01, UK02, UK03, UK05 eta UK06 lineetako zerbitzuei eragingo die ibilbide eta geltoki aldaketa horrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide