DJ ikastaroa antolatu du Azkoitiko Gazte Asanbladak

Ane Olaizola

Disko jartzaile bat. (Pixabay)

Abenduaren 1etik aurrera, bi astean behin izango dira eskolak Gaztetxean, eta gaur, ikastaroaren aurkezpena egingo dute han bertan, 19:00etan. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) diskoak jartzen ikasteko tailerra antolatu du. BLNMusic kolektiboaren eskutik ikasi ahal izango dute musikazaleek diskoak pintxatzen, eta gaur arratsaldean eskolen aurkezpena egingo dute antolatzaileek 19:00etan, Gaztetxean. Era berean, saioak eskainiko dituztenek erakustaldi bat ere eskainiko dute han bertan. 

Abenduaren 1ean hasiko da ikastaroa, eta bi astean behin, astearteetan eta ostegunetan eskainiko dituzte saioak, 16:00etatik 18:00etara artean. Ostiraletan ere elkartuko dira Gaztetxean, 18:00etatik 22:00etara artean, eta orduan, eskolen laburpenak egingo dituzte. Horrez gain, saioen gidariek girotuko dute gero espazioa. 

Ikastaroan izena emateko aukera izango da gaurko aurkezpenean, baita blnm.20720@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzita ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide