Haurrek euren eskubideak aldarrikatu dituzte Haur eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren bezperan

Andoni Elduaien

Ikasleak, Kontzejupean, gaurko ekintzetan. (Argazkiak: udala)

Dozenaka mural ondu dituzte Azkoitia BHIko, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga ikastetxeko ikasleek Haur eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren bueltan. 

Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna da bihar, azaroak 20. 1989ko azaroaren 20an onartu zuten Nazio Batuek Haurren Eskubideen Hitzarmena, eta egun horren bezperan, herriko plazan elkartu dira Azkoitia BHIko, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga ikastetxeko dozenaka haur eta gaztetxo, beren eskubideak aldarrikatzeko.

Udaleko Gazteria arloak sustatuta, Tratu On egitasmoaren barruan antolatutako jardueretan parte hartu dute LH 5 zein 6 eta DBH 1 nahiz 2 mailetako ikasleek; herriko plazan egin dituzte ekintza horiek. Hain justu, udala Tratu On plana garatzen ari da egun, haur eta nerabeek ingurune segurua, babeslea eta tratu onean oinarritutakoa izan dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide