Mendebaldeko sahararrei elkartasuna adierazteko bilduko dira biharko Isilune Zirkuluan

Ane Olaizola

Joan den otsaileko elkarretaratzea. (Isilune Zirkulua)

Hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkulua egingo dute bihar plazan, 20:00etan. Mendebaldeko sahararren eskubideak defendatuko dituzte, herrialdearen deskolonizazio prozesuak amaitu gabe jarraitzen duela salatzearekin batera. 

Hileko hirugarren ostegunarekin bilduko dira beste behin herritarrak Isilune Zirkulua egiteko. Bihar izango da azaroko hitzordua, eta oraingo honetan, Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko asmoz egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan, plazan.

Isilune Zirkuluaren antolatzaileek gogoratu dute mende erdia baino gehiago igaro dela Espainiako Estatuak Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioari buruko legea onartu zuenetik, eta ordutik boterean gobernu desberdinak egon badira ere, herrialdearen deskolonizazio prozesuak amaitu gabe jarraitzen du. Testuinguru horretan elkartuko dira ostegunean plazan, "iragana gogoratzeko, oraina salatzeko eta etorkizunari begira sahararren eskubideak aldarrikatzeko".

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide