Bihartik itxita izango da ibilgailuentzat Trenbidearen Zumardia

Andoni Elduaien

 Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko bidea. (Andoni Elduaien)

San Andres jaietarako barraken gunea Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien artean jarriko dute, eta hori hala, bihartik festak igaro arte itxita izango da igarobide hori ibilgailuentzat.

Trenbidearen Zumardia kaleko 1 eta 9 zenbakien arteko errepidea itxiko dute bihar, asteartea. San Andres jaietarako barraken gunea kale horretan kokatuko dute beste urte batez, eta hori dela eta, abendura bitartean itxita izango da kalea ibilgailuentzat.

Biharko 06:00etatik sanandresak igaro arte, ezingo da kale hori ibilgailuarekin zeharkatu, ezta han aparkatu ere. Datozen egunetan hasiko dira barraken muntaketa lanetan, eta horregatik, ordurako guneak hustuta egon beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide