Plaza dantzan, Skaregekasko eta Skabidean taldeekin

Andoni Elduaien

Skabidean taldekoak, pankarta bat eskuetan. (Skabidean)

Herriko plaza dantzan jarri zuten Skaregekasko eta Skabidean taldeek, atzo gauean. San Andres jaien atariko kontzertua eskaini zuten bi musika taldeek.

Skaregekasko eta Skabidean musika taldeek dantzan jarri zuten herriko plaza atzo, zapatua. Azkoitiko Udalak eta Um Blem Ble tabernarien elkarteak elkarlanean antolatuta aritu ziren bi talde horiek Azkoitian. Giro ona sortu zen plazan, eta festen atarian herria dantzan jarri zuten. 

Sanandresen atariko kontzertuak eskaini zituzten bi musika talde horiek atzo. Urola Kostako musikariek osatzen duten Skaregekasko taldeak aurten kaleratu duen Lahardi Road diskoa aurkeztu zuen, eta Skabidean taldeak iaz argitaratutako Herri kuttuna diskoa. Nolanahi ere, beren abesti sonatuenak ere eskaini zituzten bi taldeek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide