Urola Bizirikek eta Kutxa fundazioak ezkur bilketa antolatu dute larunbaterako

Ane Olaizola

Ezkurrak. (Pixabay)

Etorkizuneko haritzentzako haziak bilduko dituzte goizean zehar, horiek direlako "informazio genetiko guztia" dutenak etorkizuneko basoek aurrera egin ahal dezaten. 10:00etan elkartuko dira liburutegiaren ondoan, eta mokadua egingo dute amaieran. 

Urola Bizirik natur taldeak eta Kutxa fundazioak ezkur bilketa antolatu dute datorren larunbaterako Azkoitian. "Etorkizuneko haritzentzako" haziak bilduko dituzte goizean zehar, 10:00etan Aizkibel liburutegiaren ondoan elkartu ondoren, eta amaieran, mokadua egingo dute parte hartzaile guztiek. 

Antolatzaileen esanetan, gauza asko behar dira tokian tokiko basoak berreskuratzeko, baina haziak dira horien artean garrantzitsuenak; kasu honetan, haritzarenak. Hori hala, haritz zaharraren ezkurrak bilduko dituzte, horiek direlako bertako "ingurura, lurzorura eta klimara" egokituta daudenak, eta etorkizuneko basoek aurrera egin ahal dezaten, behar duten "informazio genetiko guztia" dutenak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide