Anaitasunak eta Alavesek asteartean, azaroaren 10ean, jokatuko dute bitan atzeratutako Espainiako Errege Kopako lehen kanporaketa. 19:00etan hasiko da norgehiago historikoa, Txerloia futbol zelaian.
Euskal taldeek duela bi aste jokatu behar zuten partida, baina lehen astean Toledoko tren istripua tarteko, eta aste honetan Jesus de Miguel futbolariaren heriotzak eraginda, partida bertan behera utzi du Espainiako Futbol Federazioak.
Anaitasunak astelehen arratsaldean, 18:30etik 19:30era, Plazaberriko Arretalekua irekiko du partida ikusteko sarrera izan arren, datorren asteartean gorritxoen eta babazorroen arteko lehia ikusi ezin dutenei dirua itzuli ahal izateko.