Su itzalgailua hustu dute beste behin Kultur Etxean

Andoni Elduaien

Kultur Etxean lau bat aldiz zabaldu dituzte aurten su-itzalgailuak. (Guka)

Kultur Etxean, gutxienez, lau aldiz hustu dituzte su itzalgailuak aurten. Atzo, gainera, kalte materialak ere eragin zituzten horiek hustu zituztenek, AEK-koen lan bat puskatu baitzuten. Neurriak hartzeko eskatu diote Kultur Etxean lan egiten duten eragileek udalari.

Su itzalgailua hustu zuten atzo arratsaldean, Kultur Etxean. Enegarrenez hustu dituzte su itzalgailuak gune horretan; izan ere, gutxienez, laugarrenez jazo dira gertakari horiek aurten Kultur Etxean. Atzo, gainera, bestelako kalteak ere eragin zituzten su itzalgailuak hustu zituztenek; izan ere, AEK-koek Gau Beltzerako egindako mahai bat hautsi eta pintaketak egin zituzten.

Kultur Etxean lan egiten dutenek, tartean Gukako erredakzioak eta Azkoitiko AEK-k, berehalako neurriak eskatu dizkiote udalari, lana ohikotasunez egitea oztopatzeaz gain, su itzailgailuak isurtzen dituen partikulek kalte lazgarriak eragiten baititu arnasbideetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide