Plaza Ondo jubilatuen elkarteak prest du datorren hilean egingo duten bidaia. Azaroaren 18an, asteazkenez, Iratxera eta Vianara (Nafarroa) joko dute herriko jubilatuek, eta elkarteak datorren asteartean, azaroak 3, zabalduko du izena emateko epea. Kultur Etxeko bigarren solairuan duten egoitzan arituko dira bidaia txartelak saltzen, 09:00etatik aurrera.
Herriko jubilatuen elkarteko bazkideek 45 euro ordaindu beharko dute autobusez egingo duten bidaiagatik eta bazkariagatik. Gainerakoek, berriz, 50 euro ordaindu beharko dute. Bidaia egunean, 08:30ean abiatuko dira Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geralekutik, autobusez. Iratxen egingo dute bazkaria, eta ondoren, bingoa eta dantza izango dituzte jatetxean bertan.