Bizilore Eskola Aktiboak bigarren eskuko azoka zabalduko du etzi herriko plazan, eta herritarrek askotariko produktuak erosteko aukera izango dute egun osoan zehar, hala nola haurrentzako zein helduentzako arropa, osagarriak, etxetresnak zein umeentzako jostailuak. 10:00etatik 19:30era artean izango dira postuak zabalik.
Urteko hiru urtarotan prestatu ohi du Bizilorek bigarren eskuko azoka, eta oraingoa udazkenekoa izango da. Birziklapena, berrerabilpena zein kontsumoaren murrizketa sustatzea du helburu azokak, eskolaren proiektua sostengatzeko diru sarrerak eskuratzearekin batera.