Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, argiteria sareraren azpiegitura hobetzeko lanak egiten ari dira egunotan Azkoitian. Xabier Munibe kalean, Aizkibel liburutegiaren inguruan, eta Beidazar kalean ari dira langileak obra horiek gauzatzen.
Erakundeak azaldu duenez, Iberdrolaren lanak dira eta kablre sare berria sartzen ari dira lurpean, haiek transformadore zentroarekin lotzeko. Lan horiek eragina izango dute bi kale horietako errepidean edota bidegorri sarean.