Jakoba Errekondok 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburua aurkeztuko du bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien

Errekondo, Arriolabengoa eta Etxebeste, liburuaren egileak. (Dani Blanco / Argia)

18:30ean hasita aurkeztuko du Jakoba Errekondo paisajistak eta agronomoak Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste adituekin nahiz Dani Blanco argazkilariarekin ondu duen proiektua. 

Urola Bizirik natur taldeak antolatuta, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuaren aurkezpena egingo dute bihar, asteartea, Elkargunean (18:30). Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste adituek nahiz Dani Blanco argazkilariak ondutako lan entziklopediko mardul eta historikoa da Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua.

Argia aldizkariaren eskutik argitaratutako lanean Euskal Herriak landarediarekin belaunaldiz belaunaldiz izan duen harremana jaso dute. Besteak beste, zuhaitzen egiturak eta haien izendapenak jaso dituzte liburuan, baita ekologia, zuhaitzekin egindako lanak, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerak ere. Biharko aurkezpenean izango da Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide