Latz taberna hirugarren, Gipuzkoako IV. Tripaki Lehiaketan

Andoni Elduaien

Larramendi, ezkerrean, eta Zubimendi, erdian, atzoko sari banaketan. (Oier Zumarraga / Goiena)

Arrasaten jokatu dute txapelketa, eta Izaskun Zubimendik prestatutako jakiak hirugarren saria jaso du. Ostalarien lehian parte hartu du Azkoitiko taberna horrek.

Azkoitiko Latz tabernak hirugarren saria lortu zuen atzo, zapatua, Arrasateko Seber Altube plazan (Gipuzkoa) jokatu zuten Gipuzkoako IV. Tripaki Lehiaketan. Bi txapelketa jokatu zituzten han: harategiena, laugarren aldiz, eta taberna zein jatetxeena, bigarrenez.

Azkoitiko taberna horrek ostalarien kategorian parte hartu zuen, eta Izaskun Zubimendi sukaldariak prestatu zuen Latz tabernako tripakiak hirugarren saria eskuratu zuen. Kategoria horretan, Elgetako Haizea tabernak iazko garaipena errepikatu zuen, eta bigarren postua Arrasateko Ezkina tabernarentzat izan zen.

Zubimendik berak jaso zuen saria atzo, Latz tabernako Jon Ander Larramendi arduradunarekin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide