Gartzia-Larrea eta Ruiz de Larramendi-Polanco txapeldun, Elosuko pilota txapelketan

Andoni Elduaien

Multzokako fasea eta final zortzirenetatik aurrerako kanporaketak zehaztuta, egunaren amaieran jokatu dituzte Elosua auzoko bigarren pilota txapelketa azkarraren txapeldunak. Gartzia-Larrea eta Ruiz de Larramendi-Polanco nagusitu ziren azken lehietan.

Elosuko 2026. urteko pilota txapelketa azkarrak baditu txapeldunak. Egunaren amaieran jokatu zituzten bai gizonen, bai emakumeen txapelketen finalak, eta orduan zehaztu zituzten aurtengo irabazleak. Gizonetan, Markel Gartziak eta Joseba Larreak jantzi zuten txapela; haiek Josu Mujikak eta Eñaut Esnaolak osatutako bikotea hartu zuten mendean. Emakumeetan, berriz, Olatz Ruiz de Larramendik eta Iratik Polancok lortu zuten txapela, Ane Larrañagari eta Petra Rodriguezi finalean irabazita. Hala, Ruiz de Larramendik bigarren urtez jarraian eskuratu du Elosuko txapela.

Goizean goiz hasi eta ilundu bitartean, etenik gabe aritu ziren pilotan lehiarako izena emandako 34 bikoteak. Gizonen lehian, azkenean, 30 bikotek parte hartu zuten, eta emakumeenean, lauk. Elosuko Elur-Mendi elkarteak bigarren urtez jarraian antolatu du auzoko pilota txapelketa azkarra. Txapelketa zinez bizia da; izan ere, zortzi minutuko partidak jokatu behar izan zituzten parte hartzaileek, hamabi tantora. Nolanahi ere, zortzi minutu jokatuta, lehia berdinduta bazegoen, bi bikoteei puntu bana eman zieten. Aldiz, bi puntu jaso zituen, hamabi tanto egin ez arren, denbora igarotakoan markagailuan aurretik zen bikoteak. 

(Argazkiak: Utzitakoak)

Erlazionatuak

Etenik gabe ari dira Elosuan pilotan

Andoni Elduaien urr 17, 13:55 Azkoitia

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide