Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Solidaritate Pintxoa egitasmoa egin dute gaur, zapatua, Kontzejupean. Talde horretako zenbait kidek han jarri ohi dute urtero udaren amaieran postua, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Herritarrek eta tabernek dohaintzan emandako jakiak eskaini dituzte haiek udaletxe azpian.
Aurten, jakien salmentaren bidez bildutako diru guztia salestarren komunitateak kaleko umeen alde Venezuelan eta Kolonbian dituen proiektuei laguntzeko bideratuko dute. Lurrikarak jasan dituzten bi herrialde horietan gobernuz kanpoko erakunde horrek dituen proiektuak lagunduko dituzte hala. Herritar ugari igaro da Kontzejupetik, beren elkartasuna helaraztera.