Palestinari elkartasuna adierazi diote urriko Isilune Zirkuluan

Iraia Oteiza

Palestinari elkartasuna adierazteko atzoko Isilune zirkuluan bildu ziren herritarrak. (Utzitakoa)

Hileko hirugarren ostegunarekin batera, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu zuten atzo iluntzeko Isilune Zirkuluan bildu ziren dozena bat herritarrek. "Bakea eta justizia" aldarrikatu zituzten.

Palestinan bizitzen jarraitzen duten genozidioa salatzeko dozena bat lagun bildu ziren atzo iluntzean Azkoitiko plazan, urriko Isilune Zirkuluan. Deitzaileek salatu zuten duela urtebetetik Gazan bizi dutena "su-eten tranpa" izan dela, Israelek gazatarren artean eragiten duen "agonia titularretatik kentzeko bakarrik" balio izan duelako. "Estatu juduak genozidioa amaitu dela sinestarazi nahi dio munduari, baina Gazako herritarrek oso ondo dakite genozidioak aurrera jarraitzen duela", adierazi zuten. 

Era berean, Israel zein AEB gelditu ezean, haiek "inpunitate osoz" beren logika "inperialista eta espantsionistarekin" jardungo dutela gaineratu zuten. Hori horrela, "bakea eta justizia" aldarrikatu zituzten plazan, subiranotasunaren aldeko deia luzatuz. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide