Hauteskunde errolda ikusgai egongo da udaletxean datorren astean

Ihintza Elustondo

Herritar bat botoa ematen, artxiboko irudi batean. 

Espainiako Gorteetarako bozak tarteko, urriaren 12tik 19ra bitartean ikusgai egongo da hauteskunde errolda, udaletxeko harrera bulegoan. 

Espainiako Gorteetarako bozak izango dira azaroaren 29an, eta Azkoitiko Udalak hauteskunde errolda ikusgai jarriko duela jakinarazi die herritarrei. Hain zuzen ere, urriaren 12tik 19ra bitartean, bi egunak barne, egongo da ikusgai, udaletxeko harrera bulegoan, norbaitek kexaren bat aurkeztu nahi badu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide