Espainiako Errege Kopa jokatzeko atariko kanporaketako joanekoan urrats handi bat eginda zuen Anaitasuna futbol taldeak Navarreteko (Errioxa, Espainia) Tedeon taldearen aurka kanporaketako joanekoa 5-0 irabazita, Txerloian. Gaurkoan, errematea eman du 2-5 irabazita Errioxako taldeari. Era horretan, kopako kanporaketa jokatzeko aukera eskuratu dute gorritxoek, Navarreten.
Atariko kanporaketa gaindituta, Espainiako Lehen Mailan diharduen talde batekin neurtuko ditu indarrak Anaitasunak. Athletic, Alaves, Osasuna edota Espanyol izango du kanporaketako aurkaria; hori astelehenean jakingo da. Lehen kanporaketa hori Txerloian jokatuko du urriaren 28an, asteazkenez.